Banner

viernes, 5 de junio de 2009

Zer da Zanpanpzar?


Euskal Herriko herrietan paseiatzen eta dantzatzen diharduten talde guztietan forma eta kolore ezberdinez mozorrotutako pertsonaiak aurki ditzakegu. Haien artean “Joaldunak” edo “Zanpantzarrak”. Nafarroako Doneztebeko haranean, Ituren eta Zubietako herrietan hain zuzen ere, jaio ziren pertsonaia hauek. Iñauteria iseka ugariko garaia adierazten omen du eta joaldunak dira bizitasuna, erritmo, musika eta dantza ematen diotenak.

Joaldunak, joarien edo zintzarrien eramaleak, abarkekin jantziak, artile zurizko galtzerdiekin, galtza urdinez, enagua zuriak ardietako larruak gainean daramatzatela (Iturengokoen kasuan bertze larru bat gehiago lepauztailean) , beren eskuetan zaldien zurdazko eskubila edo “hisopua” –rekin, tela ezberdinekin dotoretutako kono luzeekin berrukituak eta puntan oilar edo hegazti baten lumak daramatzatela.

Teoriek diotenez, pertsonaia hauek sekulako ardi larruak zeramatzaten hartzaren itsura hartzeko. Honela, joarien burrunbarekin batera, izpiritu gaiztoak eta baita otsoak ere uxatzen zituzten herrietatik. Kondaira bat, errito bat, sinismen bat... bainan gaur egun joaldunek iñauteri eta jaiaren hasiera ematea Euskal Herriko tradizio eta kulturaren atal bat bezala dugu.